17,50 €
Sense existències ara
Rep-lo a casa quan estigui a la venda per Missatger o Eco Enviament*
Fintasun handiko album bat, itsasoaz eta harekin bat egiteaz mintzo
zaiguna.
Gizakiak betidanik izan du oso harreman berezia itsasoarekin. Itsasoak hunkitu egiten
gaitu, liluratu, inspiratu, lasaitu... Fran Pintaderak eta Raquel Catalinak album honetan
kontakizun intimista eta liriko bat proposatzen digute, haren bidez erakusteko zer-nolako
sentimenduak pizten dizkigun itsasoak bertara hurbiltzen garenean, uretan murgiltzean,
eta, azkenik, harekin bat egiten dugunean. Baina dena ez da gozamen estetiko eta sents
orial hutsa, albumaren bukaeran liburuaren irakurketa antzaldatuko duen kontu batez
ohartuko baikara.Fran Pintaderaren testuarekin batera, trazu askeko irudi finak daude,
akuarelaz eginak.